Milaka ikasle elkartu dira egungo hezkuntza sistemaren kontra

Erredakzioa 2017ko mar. 23a, 16:49
Andre Mari Zuriaren plazan amaitu dute eguerdiko manifestazioa. / Hala Bedi

Poliziaren presentzia nabarmena izan da hiriburuetako manifestazioetan; ikasle ugari identifikatu dituzte.

 

LOMCE, Heziberri, EU2020. Sistemari aurre egin! goiburu, egungo hezkuntza sistemaren kontra eta hezkuntza eredu propio baten alde, milaka ikasle atera dira kalera Euskal Herrian. Ikasle Abertzaleakek deitutako grebarekin bat egin dute Gasteizen, goizean goizetik izan diren mobilizazioetan, eta Laudion ere ehun bat ikasle elkartu dira.

Ikastetxeetatik eta Gasteizko Kanpuseko zutabeek 12.00etan bat egin dute goizeko manifestazio nagusian, 5.000 ikasle ingururekin; Ertzaintzak eten egin du manifestazioa eta ikasleek eserialdi batekin erantzun dute. Etenaldia igarota, Andre Maria Zuriaren plazan elkartu dira ikasle guztiak. Arratsalderako, 18:00etarako, prentsaurrekoa deitu dute erdiguneko plazan.

 

Bideoa: Hala Bedi

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide