alea.eus

Oier Gomezen aita jaso du Ramiro Gonzalez diputatu nagusiak

Erredakzioa 2017-03-21 13:42   Gizartea  Araba

Arabako diputatu nagusiarekin bildu dira gaur Sare ekimeneko kide bat eta Oier Gomez presoaren aita. Gasteizko presoaren eta beste preso gaixoen kasuak azaldu dizkiote.

Oier Gomezen aita jaso du Ramiro Gonzalez diputatu nagusiak
Arabako diputatu nagusia, Oier Gomezen aitarekin eta Sareko kide batekin. AFA | Ikusi handiago | Argazki originala

Oier Gomez euskal presoaren egoeraren inguruan familiaren eta herritarren ezinegona helarazi diote Ramiro Gonzalez diputatu nagusiari Gomez beraren aitak eta Sareko eledun batek, eta era berean larriki gaixorik dauden  euskal presoen zigorrak eten behar direla azaldu diote.

Gasteizko presoak Ewing motako sarkomak ditu bizkarrezurrean, buruan eta aldakan. Meaux-Chauconin-Neufmontiers espetxean dago Gomez, Parisetik gertu. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa