alea.eus

Ruben Bladesen agur-kontzertuarekin amaituko da Gasteizko Jazzaldia

Erredakzioa 2017-03-17 13:37   Kultura

Datorren asteazkenean jarriko dituzte salgai sarrerak, 10:30ean, uztailaren 11tik 15era ospatuko den jaialdirako.

Ruben Bladesen agur-kontzertuarekin amaituko da Gasteizko Jazzaldia
Uztailaren 15ean izango da Ruben Blades. / Alea | Ikusi handiago | Argazki originala

Osatu du Gasteizko Jazzaldiak 41. jaialdirako programa, Ruben Bladesen agur biraren lehenengo kontzertuarekin. Uztailaren 15ekoa gau berezia izango da musikari panamarraren kontzertuarekin, ia bost hamarkadako musika ibilbideari agur esango baitio, politika eta produkziora dedikatzeko.

1970an abeslari eta konpositore bezala debuta egin zuenetik ibilbide oparoa egin du Bladesek. 14 Grammy irabazi, 25 disko baino gehiago grabatu eta 35 filmetan parte hartu du; gaur egun, “Fear of The Walking Dead” serie ospetsuan ari da.

Kontzertu horren aurretik, gau historikoa susmatzen dena izango da Woman To Woman proiektuarekin, gaur egungo jazz musikari onenetakoak elkartuta. Zapi emakume elkartuko ditu taula gainean: Renee Rosnes, Noriko Ueda, Allison Miller, Ingrid JensenAnat CohenMelissa Aldana eta Cecile McLorin.

Gospela, hasteko 

Jazzaldiak aurtengo edizioari ohiko gospel gauarekin emango dio hasiera, uztailaren 11n. Musika tradizional honen talde onenetako bat oraingoan: Chicagotik helduko den The Brown Sisters.

Gitarrazaleek hitzordu bikaina dute asteazkenean, uztailaren 12an. Gitarra-jole askorentzat erreferente den Robben Ford-ek gau-jaia irekiko du bluesa jazzarekin eta rockarekin konbinatzen duen soinu bereizgarriarekin. Sei soketako beste handi batek jarraituko dio: Larry Carlton-ek, lau Grammy sarien jabea, denbora guztietako gitarra-jotzaile hoberenetakoa.

Aurten, bestalde, jazzaren historiaren bi izen handiren jaiotzaren mendeurrena da eta Jazzaldiak tributua eskainiko die. Lehen omenaldia uztailaren 13an izango da, Thelonious Monk-i eskainitako gauean. Lehen saioan, 1982an zendutako musikari bikainaren abestiak jo edo grabatu dituzten lau pianista aparteko izango dira: Kenny Barron, Cyrus Chestnut, Benny Green eta Eric Reed. Eta bigarrenean, omenaldi onena egin diezaiokeena: bere semea, TS Monk.

Ella Fitzgerald  da aurten gogoratuko duten beste izarra. Zuzenean Jazzaldiaren seigarrenean eta zazpigarren edizioetan (1982 eta 1983) ikusi ahal izan zuten zaleek bere kantak gogoratuko dituzte. Oraingoan, Patti Austin-ek gogoratuko ditu, uztailaren 15ean; New Yorkeko abeslariak “For Ella” diskoa grabatu zuen.

Musikari gazteen proposamen hoberenak, gainera, berriro batuko ditu XXI. mendeko Jazz atalak. Hasier Oleagak  irekiko du atala, Jorge Rossy musikari katalanarekin Konexioa osatzen. Hurrengo egunean, Wynton Marsalis-en gomendio bat ere izango da bertan: Joel Ross bibrafonista, Raynald Colom-en laukotearekin. Linda Oh kontrabaxu joleaz eta Theo Croker tronpeta-joleez gozatzeko aukera ere izango dute musikazaleek saio hauetan.

Asteazkenetik aurrera, salgai

Sarrerak eta abonamenduak uztailaren 22tik aurrera izango dira salgai. 10:30ean jarriko dituzte Jazzaldiaren www.jazzvitoria.com webgunean eta El Corte Ingles-eko dendetan. Maiatzaren 1a arte, %15ko beherapena edukiko dute bai Uztailaren 12ko baita  Uztailaren 13ko kontzertuen sarreren prezioek.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa