Gero eta hutsago

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2017ko mar. 10a, 09:23

Biztanleriaren bilakaera mapa

Arabako udalerrien iraunkortasun demografikoa eta ekonomikoa bermatzeko ekintza erangikorrak behar dira; egungo joerarekin, tamaina txikiko herri asko desagertu daitezke.

 

Gaur egungo martxarekin, hurrengo urteetan Arabako 108 herri desagertzear egon daitezke, hogei lagun baino gutxiago erroldatuta baitaude horietan. Beste 121 herritan berrogeita hamar lagun baino gutxiago bizi dira, eta arrisku larrian daude. Datu hauek utzi ditu biztanleriaren azken erroldak, eta datu horiek kontuan harturik hausnarketa egin du Arabako Kontzejuen Elkarteak, bere azken aldizkarian: "Biztanle egonkorrik gabe gelditzeko arriskua handia da herri horietan, eta horrek galera handia ekarriko luke maila guztietan, kulturan, gizartean eta administrazioan".

Arabako herrien laurden batek hogei biztanle baino gutxiago izateak agerian uzten du garai bateko lurralde egitura krisian dagoela, alegia gune txiki asko dituen egitura krisian dagoela. Hala adierazi du, bederen, Gaindegia-Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategiko koordinatzaile Imanol Esnaolak. Beste kontu bat da zergatik jazo den krisia, eta herriak arazoaren jatorria ala biktima hutsak diren. "Esango nuke Euskal Herrian azken hamarkadetan, batez ere 80ko hamarkadako krisiaren ondoren, oso sentsibilitate txikia izan dela jaso dugun lurralde egiturarekin. Lurralde egitura hori zainduz, oreka jasangarria bilatzea helburu hartu izan bagenu egoera beste bat zatekeen", azaldu du Esnaolak.

Irakurri erreportaje osoa ALEA aldizkariaren 97. zenbakian. Etxean jasotzeko, harpidetu hemen.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago