alea.eus

Tania Calvo gasteiztarrak irabazi du pistako txirrindularitzako Munduko Kopa

Erredakzioa 2017-02-28 10:21   Kirola  Araba

Iragan asteburuan Los Angelesen izandako Munduko Kopako azken froga bukatuta, taldekako abiadura frogan urrezko domina eskuratu dute Tania Calvo eta bere taldekideek.

Tania Calvo gasteiztarrak irabazi du pistako txirrindularitzako Munduko Kopa
Tania Calvo Gasteizko gimnasioan entrenatzen. | ALEA | Ikusi handiago | Argazki originala

Tania Calvo gasteiztarrak gidatutako taldeak Munduko Kopa lehen postuan bukatzea lortu du Txina eta Italiako taldeen aurretik.

Txapelketako lehen frogatan (Glasgow eta Apeldoorn) Tania Calvo eta Helena Casasek osatzen duten bikoteak eskuratutako garaipenei esker, eta pasa den astean Calin lortutako hirugarren postuak emandako puntuei esker, nahikoa izan dute Gudane Araiz eta Ainara Elbustok lortutako hamabigarren postua, sailkapen orokorrean lehen postua eskuratzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa