"Apaiztegitik kanpo bizitza zela deskubritu nuen abesbatzekin"

R. Ortiz de Mendibil eta A. Amenabar 2017ko ots. 24a, 11:21

Sabin Salaberri, musikaria. Francisco Escudero eta Carmelo Bernaola moduko maisuekin abiatu zuen Salaberrik musika ibilbidea; sortzaile eta irakasle, Solasalean saiora gerturatu du bide oparoa.

Arkatza du objektu kutuna  Sabin Salaberrik (Aramaio, 1934). Idatzi, borratu eta berriz idatzi. Instrumentuz inguratuta, musika ibilbide oparoa egin du partitura artean; 300 musika obra baino gehiago idatzi ditu, eta beste hainbeste sortzeko gogoa ez zaio falta. "Armonia irakasle nintzenean, ikasturte amaieran arkatza erakusteko agintzen nien ikasleei; arkatza txikitu ez bazen, kale egin zuten seinale".

Zerk lotu zintuen musikari? Familian baziren musikariak, ezta? 

Aitak biolina jotzen zuen, oraindik ondo gordeta dudana, ama abeslari fina zen, eta baita anaia nagusiak ere, denak musikazaleak. Musika asko entzuten zen etxean, elizan ere aukera izan genuen; garai hartan deskubritu genituen Mozart, Beethoven, Bach... elizan eta etxean.

Nola gogoratzen dituzu haurtzaroko urte haiek Aramaion? 

Gerra hasi baino bi urte lehenago jaio nintzen. Aita erbestean izan zen hainbat urtez; 1940an Frantziatik itzuli zen, gaixorik, eta handik bost hilabetera hil zen. Tartean, anaiak espetxe eta kontzentrazio zelaietan izan ziren, eta horrela gogoratzen dut gure haurtzaroa. Nolabait atera ginen garai ilun hartatik gero. Gogoan dut eskolara joan nintzenean egin behar izan nuen lehenengo gauza gaztelera ikastea izan zela, etxean beti euskaraz hitz egiten genuelako; bazen Tiburcio Ortubai izeneko agintari bat, eta harekin kalez kale ibiltzen ginen, Espainiako banderaren atzetik,  Cara al sol abesten... Halakoa izan zen gure haurtzaroa, baina zorionez beste gauza on batzuk ere izan ziren, ni txikia nintzela elizako koruan hasi nintzen abesten, zortzi bat urte nituela; solfeoa eta pianoa jotzen ere ikasi nuen. 

 

Irakurri elkarrizketa osoa ALEA aldizkariaren 95. zenbakian. Etxean jasotzeko, harpidetu hemen.

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago