Txirrindularitza sasoirako, prest da Arabarrak taldea

Erredakzioa 2017ko ots. 25a, 06:00

Arabarrak txirrindularitza taldeko kideak. Arabarrak Kirol Taldea

Ekitaldian Lourdes Oiarbide txirrindulariak ere parte hartu du gonbidatu berezi moduan.

Pasa den igandean Arabarrak txirrindularitza taldeak aurtengo denboraldiaren aurkezpena egin zuen Aguraingo udaletxean. Ekitaldian Iñaki Beraza alkateak, Ruben Ruiz de Egino kirol zinegotziak, eta Arabako Txirrindularitza Federazioko lehendakari Julia Maria Liberalek eta Javier Ruiz de Larrea lehendakariordeak parte hartu zuten.

Aguraingo txirrindularitza taldeko adin guztietako kideak ez ezik, Lourdes Oiarbide txirrindularia ere ekitaldi honen gonbidatu berezia izan zen. 2012. urtean hasi zen Eginoko gaztea nazioarteko txapelketatan marka onak lortzen, eta geroztik Bizkaia-Durango taldean dihardu profesional moduan. Taldeko antolakuntzatik esan dutenez, "Oiarbide gurekin zein beste taldeetan aritzen diren txirrindulari gazteenentzat oso erreferente ona da". 

Txirrindularitza sustatu

Arabarrak Kirol Taldeak 1975. urtean jaio zen Agurain eta Lautada inguruan txirrindularitza indartzeko helburuarekin, eta geroztik eskola honetatik profesional mailara iritsitako txirrindulari ugari pasa da. Horien artean Javier Murgialdai nabarmendu behar da, besteak beste, Frantziako Tourreko etapa bat irabazi zuena. 

Aurtengoan, gazte faltagatik kadeteko taldea ateratzea lortu ez badute ere, antolakuntzatik kirol honen alde egiten jarraituko dutela adierazi dute. 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago