alea.eus

Korrika aurkeztuko dute gaur Oihanederren

Sergio Azkarate 2017-02-16 13:10   Euskara  Araba

Aurkezpenarekin batera, aurreko edizioetako erakusketa izango da ikusgai.

Korrika aurkeztuko dute gaur Oihanederren
Korrikaren 20. edizioa dela eta Araban egingo diren jardunaldiak aurkeztu dituzte. ALEA | Ikusi handiago | Argazki originala

Gaur goizean Korrikaren 20. edizioa dela eta Araban izango diren jardunaldiak aurkeztu dituzte Aranako AEKn. Egitarauak euskal kultura bultzatzea eta euskara gizartearen esparru guztietara eramatea du helburu. Lehen deialdia gaur arratsaldean izango da, 19:30ean, Oihaneder Euskararen Etxean. Arabako aurkezpen soziala egingo dute eta aurreko edizioen erakusketa izango da ikusgai. Hurrengo astean, berriz, otsailaren 24an, 19:00etatik aurrera izango da Korrika Gala Kubiken.

Materialari dagokionez, salgai egongo da Barnekale Berria-Juduen kaleko (Nueva Dentro) dendan, eta baita AEKko euskaltegietan ere. 

Ibilbideari dagokionez, martxoaren 30ean sartuko da Araban Korrika, Gasteiz, Trebiñu, Añana eta Mendialdetik. Apirilaren 6an Artziniegatik igaroko da, 7an Gorbeialdea eta Aiaratik eta 8an, azkenik, Lautadatik.

Lurralde osoan zehar hainbat ekitaldi izango dira, besteak beste, arratsalde Korrika Pasa Heredian martxoaren 12an, bertso afaria Murgiako Gaztetxean martxoaren 17an, Korrika eguna Maeztun apirilaren 1ean, eta beste hainbat.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa