Zuk ere ALEAren kide izan nahi al duzu?

Erredakzioa 2017ko ots. 13a, 11:37

ALEA 2015eko urtarrilean jarri zen abian, Araba osoko euskaldunei euskara hutsean sortutako kalitatezko komunikazio eskaintza bat emateko helburuarekin.

Duela urte gutxi arte Arabako euskaldunak tokiko informazioa euskara hutsean jasotzeko aukerarik gabe bizi ginen eta behar horri erantzuna emateko asmoz GEU elkarteak, Berria egunkariak eta Goiena komunikazio taldeak elkarlanean ALEA proiektua abiaraztea adostu zuten. Hasiera batetik komunikazio proiektu ireki, anitz eta euskaltzalea izatea bilatu du eta, helburu horrekin, Arabako elkarte, enpresa, eragile zein norbanakoen partaidetza eta kolaborazioaren alde egin du.

ALEA aldizkaria martxan jarri zenetik, astez-aste ALEA aldizkariak Araba osoan zehar gertatzen denaren berri ematen digu eta pixkanaka proiektuak indarra hartzen jarraitzen du. Honezkero 90 zenbaki baino gehiago argitaratu dira, irakurle kopuruak gora egiten jarraitzen du eta euskarri digitaletan ere jarraitzaile kopurua nabarmen igo da.

 

Arabako komunikabide erreferentea

 

Etorkizunera begira, Araban euskarazko komunikabide erreferentea izan nahi du, Arabako mugimendu ezberdinen erakusleiho izan eta gure lurraldean gertatzen dena gertutik ezagutzeko aukera eman nahi die irakurleei. Publiko zabalera iristeko ibilbide horretan hazten jarraitu ahal izateko ezinbestekoa du Arabako euskaltzaleon babes eta konpromisoa.

Urtean 55€ ordainduta, harpidedunek 44 ale jasoko dituzte etxean eta proiektuari bultzadatxoa ematen lagunduko dute. Gainera GEU elkarteko bazkide, mintzalagun, euskaltegiko ikasle edo udal langileek deskontu berezia izango dute eskura.

Harpidedun eginda, astero aldizkaria jasotzeaz gain, abantaila bereziez gozatzeko aukera izango dute, lehiaketetan parte hartu eta sariak irabaztea esaterako. Harpidetza eskaera egiteko edo informazio gehiago eskuratzeko ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzen.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide