2016ko laugarren hiruhilekoari dagokion EPA inkestaren arabera, Araban behera egin du langabetuen tasak. Guztira, 18.800 dira lanik gabe daudenak, hau da, %11,9ko tasa dauka Arabak. Jaitsiera hau, ordea, ez da oso esanguratsua, izan ere, 2016an 500 pertsonak topatu zuten lana.
Inkesta honen arabera, 138.100 landun daude Araban, baina 156.900 pertsona dira biztanle aktibo.
EAEn 6.300 langabe gutxiago izan ziren 2016. urtean, hau da, aurrekoan baino %4,73 gutxiago, eta guztira 126.200 langabe daude.