Arabako Errioxa sustatuko du Alavesek bere kamisetan

Erredakzioa 2017ko urt. 23a, 15:45

Arabako Ahaldun Nagusi Ramiro Gonzalezek eta Alaveseko presidente Alfonso Fernandez de Troconiz

Ligako eta Errege Kopako partiduetan erakutsiko du Arabako Errioxako ikurra.

Hemendik aurrera, Deportivo Alavesek Arabako Errioxa sustatuko du, izan ere, aurtengo denboraldian jokalariek ardoen lurraldearen ikurra eramango dute kamisetan. Hala, Arabako Errioxa marka Ligako eta Errege Kopako partiduetan ikusgai izango da, modu honetan, bertako ardoak eta ezaugarriak mundu mailan zabalduko dituu Arabako futbol taldeak. Arabako Foru Aldundiak ez dio ezer ordainduko futbol taldeari, izan ere, aipatutako bi erakundeek sinatuta duten hitzarmenaren barruan dago kokatuta publizitate ekimen hau. Guztira, milioi bat euroko akordioa dute Aldundiak eta Alavesek.

"Momentu berezi batean gaude, batez ere Errege Kopan, eta horregatik oihartzun handiko partiduak jokatu ahalko ditugu. Milioika ikuslek mundu osoan Alavesen partiduak ikusiko dituzte eta aukera hau ezin hobea da gure lurraldea ezagutzera eramateko", azpimarratu du Arabako Ahaldun Nagusi Ramiro Gonzalezek.

Honako ez da Arabako Errioxa eta Alavesen arteko lehendabiziko elkarlana, izan ere, 2000/01 denboraldian taldeak eskualdearen marka eraman zuen kamisetan, adibidez, Dortmunden jokatu zuen UEFA lehiaketaren finalean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago