Danzalava jaio da, dantza garaikidea sustatu eta zabaltzeko ekimena

Erredakzioa 2017ko urt. 16a, 16:47
Danzalavan lantegiak, koreografia erakustaldiak eta topaketak antolatu dira.

Lantegiak, koreografia erakustaldiak eta euskal koreografo gazteen topaketa egingo dira, ekainera bitartean.

Dantza garaikidea sustatzeko eta zabaltzeko asmoz jaio da Danzalava ekimena, Pas de Basque guraso elkartea, Altraste Danza taldea eta Jose Uruñuela udal dantza kontserbatorioaren ekimenez. Egitasmoaren lehen edizio honetan lantegiak, koreografia erakustaldiak eta euskal koreografo gazteei laguntzeko topaketa programatu dituzte.

Lantegiak, esaterako, 2017ko lehen seihilekoan dira, eta estatuko zein atzerriko dantza garaikideko irakasle eta profesionalak etorriko dira. Besteak beste, Iñaki Azpillaga, Guillermo Weickert, Victoria P. Miranda eta Daniel Abreu igaroko dira Gasteiztik.

Jose Uruñuela udal dantza kontserbatorioak hartuko du Danzalava ekimena eta bertako irakasleek eta ikasle-ohiek aholkularitza emango dute.

Sentsibilizazio tailerrak eta koreografoen topaketa

Era berean, publikoa sentsibilizatzeko xedez, jende orori irekitako sentsibilizazio-hitzaldiak antolatuko dituzte, hiriko zenbait talderekin batera: TAE, Sinkro Gunea eta Kolectivo Monstrenko. Erakusketa hauek hilean behin egingo dira, otsailetik apirilera bitartean. Azkenik, koreografoen topaketa bat egingo dute Gasteizen, beren lanak aurkeztera datozen koreografoen eta Euskadiko koreografo gazte berrien artean.

Informazio gehiago: Danzalava 2017 egitaraua

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide