Arabako herriak, goitik begiratuta

Erredakzioa 2017ko urt. 5a, 11:49

Buradon Gatzaga

Aldundiak aireko argazkiak egin dizkie 18 udalerriri.

Duela zenbait hilabete Arabako hamalau udalerrien aireko argazki-bilduma aurkeztu zuen Aldundiak, eta orain beste 18 gehitu ditu zerrenda horri. Guztira, Arabako 32 udalerritako 212 herriguneren aireko argazkiak eginda daude, eta Arabako Foru Aldundiak lan grafiko hori egiten jarraituko du, Arabako geografia guztia osatu arte. Zehazki, udalerri hauek gehitu dira: Amurrio, Aramaio, Armiñon, Arratzua -Ubarrundia, Bernedo, Eltziego, Bilar, Iruña Oka, Kripan, Kuartango, Bastida, Guardia, Lantziego, Moreda Araba, Navaridas, Oion, Eskuernaga, Iekora eta horietako 87 kontzejuak.

Irudi hauei esker errazagoa izango da hirigintza plangintza, eta argazkiok Ingurumen eta Hirigintza Sailak lehendik dauzkan kartografia eta ortoargazkiei batuko zaizkie.

Kalitate handiko airetiko irudi horiek arabar guztien esku daude, araba.eus webgunean.

 

Ikusi irudi guztiak: Arabako herriak, goitik begiratuta

 

Elvillar / Bilar

Zuhatzu Kuartango

 

Kripan

 

Ikusi irudi guztiak: Arabako herriak, goitik begiratuta

Erlazionatuak

Araba, goitik begiratuta

Erredakzioa 2016 ots 15 Araba

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago