Bihar deklaratzera deitutako zortzi auzipetuak ez dira epaitegian aurkeztuko

Erredakzioa 2016ko abe. 12a, 10:54

2015eko Gasteizko Harresian parte hartzeagatik atxilotu zituzten. Orain, bederatzi eta hamabi hilabeteko espetxe zigor eskaerei egin beharko diete aurre.

2015eko urriaren 10ean Gasteizko Harresian atxilotutako zortzi gazte epaitu behar dituzte bihar, hilak 13, Gasteizko epaitegietan. Izan ere, ohar baten bidez adierazi dutenez, auzipetuak ez dira epaiketara aurkeztuko eta erabakiaren inguruko informazioa emango dute, bihar 12:30ean, epaitegien aurrean. Fiskaltzak desobeditu izana leporatzen die, eta zazpi auzipetuentzako bederatzi hilabeteko espetxe zigorra eskatzen du, eta aurrekari penalak dituen zortzigarren baterako hamabi hilabete, hain zuzen ere.

"Gauza batean ados gaude fiskaltzarekin, arrazoia ematen diogu. Desobeditu egin genuen egun hartan. Baina ez soilik zortzi gazte horiek, ez soilik Ertzaintzak delituak leporatu zizkien hamazazpi pertsonek. Milaka izan ginen desobedienteak, eta desobedientzia hamaika modutan praktikatu genuen", adierazi dute Gasteizko Harresiko lagunek, ohar baten bidez. "Gutako edozein izan gintezke desobeditzeagatik epaituak. Berriz ere egingo genuke".

Zentzu horretan, ez dute uste jarrera hau epaitegietan epaitua izan behar duenik. "Ez dugu uste inongo zigorrik merezi dugunik. Lege injustuen aurrean justiziaren alde egin genuen, horren sinplea, horren konplikatua egun. Epaituak, legea aplikatuz injustizia inposatu zutenak izan beharko lukete", gaineratu dute.

Elkarretaratzea

Epaiketa abenduaren 13an, asteartean, izango da Gasteizeko epaitegietan. Egun horretarako, elkarretaratzea deitu du Gasteiko Harresia mugimenduak, 12:30ean, auzipetuei elkartasuna adierazteko.

Urriaren 10ean 2015eko maiatzaren 17an Gasteizko Harresian atxilotu zituzten gazteen aurkako epaiketak hasi ziren, eta bihar, hilak 13, bertan atxilotutako zortzi gazte epaituko dituzte. 2015eko egun horretan, Segiko kide izatea leporatuta poliziak atxilotu nahi zituen Igarki, Aiala eta Ibon babesteko milaka lagun elkartu ziren Andre Mari Zuriaren plazan. Manifestazioa, kontzertuak eta zeinbat jarduera egin ziren igande arratsaldean eta astelehenean, polizia plazan sartu zen hiru gazteak atxilotzera. 70 zauritu inguru eta 20 atxilotu izan ziren egun horretan Gasteizen. Hilabete batzuk beranduago, Epaitegi Gorenak gazte horiek errugabeak zirela ebatzi zuen eta orain, horietako hamabost gazte epaituko dituzte orain.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide