Txakurrak onartzen dituzten Arabako establezimenduen gida argitaratu dute

Erredakzioa 2016ko urr. 20a, 10:32
Dog-vivant

Lurraldeko 27 denda, taberna edo ostatu biltzen ditu Arabako Dog-Friendly gidak.

Dog Vivant izeneko txakurzaleen komunitateak Arabako lehen Dog-Friendly gida argitaratu du. Bertan, txakurrak onartzen dituzten lurraldeko 30 establezimendu inguru agertzen dira. Bizkaiak eta Gipuzkoak ere badute beren gidak.

Gida berria aipatutako lokaletan, Dog Vivanteko bulegoetan eta turismo bulegoetan egongo da eskura, dohainik. Era berean, dogvivant.com webgunean eta mugikorrerako aplikazioan aurkitu daiteke gida hau.

Dog Vivant-ek emandako datuen arabera, 320.000 txakur daude EAEren Animalien Erregistroan eta urtean %5eko hazkundea ematen da.

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide