Emakume bat hil da Armiñongo auto istripuan

Estitxu Ugarte 2016ko uzt. 22a, 12:19
Goizaldean gertatutako istripua

Emakumezko bat hil da gaur, 5:50 inguruan, A-1 errepidean, Armiñon parean gertatu den istripuan.

Ertzaintzaren arabera, furgoneta batek eta kamioi batek talka egin dute, eta kolpearen ondorioz furgonetan zihoan emakumezkoa hil da eta gidatzen ari zen gizonezkoa ere larri zauritu da, eta Miranda de Ebroko Santiago ospitalera eraman dute. 

Istripuaren ondorioz, A-1 errepidean zirkulazioa moztu behar izan dute, eta N-1 errepidera desbideratu; 12ak aldera errei guztiak zabaldu dituzte, hala ere Ertzaintzaren arabera, inguruan sortu diren zazpi kilometroko auto-ilarak arratsalde arte ez dira desagertuko. 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide