'Gora Gasteiz: izan kolore' dokumentala ikusgai

Erredakzioa 2016ko uzt. 4a, 22:00

Beñat Fontanedak ekoiztu eta zuzendu du dokumentala eta elkarrizketen bidez, Gasteiz anitza aldarrikatzen zuen herri ekimenaren jaiotza eta ibilbidea kontatzen du. Hemendik aurrera alea.eus-en ikusi ahalko duzu.

Sinopsia

Dokumentalak, 2014ko uda eta gero, Gora Gasteiz ekimena nola sortu zen azaltzen du. Hiriko auzokideen elkarbizitza gainbeheratzen zuten adierazpen arrazistei eta xenofobei aurre egiteko, Gasteizen herri mugimendua jaio zen. Mugimendu honek gizarte, kultura, arte, kirol... esparruetako eragile desberdinak bateratu zituen. Modu positibo batean gai izan zen aldarrikatzen genuen hiri anitza, solidarioa eta bidezkoa erakusteko, Apirilaren 18a nabarmenduz. Egun horretan hiriaren txoko guztiak kolorez bete ziren eta nahi dugun Gasteiz irekia eta atsegina erakutsiz. 

Dokumentala, pertsona nabarmen desberdinei egindako elkarrizketen bitartez garatzen da (Karmele Jaio, Blanca Urgell, Unax Ugalde, José Angel Cuerda, Iban Zaldua, Juan Ibarrondo, Iñaki Iriondo, Pascal Dione ...), herri mugimenduan honetan parte hartutako aktibistekin batera. Partaiden guztien hausnarketen eskutik, Gasteizen gertatutako borrokaren oroitzapena beste aldarrikapen askoren izpia izan dadila lortu nahi da.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide