Pilota jaialdia egingo dute ostegunean Zaramagan

Erredakzioa 2016ko eka. 1a, 12:39

Beteranoen partiduarekin batera, emakumeen arteko esku pilota eta pilotari profesional ohiak izango dira.

Datorren ostegunean, hilak 2, Pilota jaialdiaren IV.edizioa ospatuko dute Zaramagako frontoian. Hitzordua 18:00etan hasiko da eta beteranoen partiduekin batera, emakumeen arteko esku pilota ikusteko aukera izango da. Horrez gain, pilotari profesional ohiak ere etorriko dira Gasteizera.

Modu honetan, antolatzailea den Zaramaga Pilota elkarteak presentzia handiagoa eman nahi dio emakumeen pilotari.

Jaialdiari hasiera emateko, Domenzain- Martinez de Lagran eta Marin-Ona bikoteek beteranoen partidua jokatuko dute. Ondoren, emakumeen txanda izango da, zehazki, Zubiar-Iturbide eta Fonseca-Ibarra bikoteak lehiatuko dira. Azkenik, pilotari profesional ohiek amaiera emango diote jaialdiari.

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide