"Araba paradisua da eskalatzaileontzat"

Naroa Cuesta eta Alberto Garcia 2016ko mai. 25a, 11:39

Azken urteotan rokodromoen erabiltzaileen kopuruak gora egin duela azaldu digu Ander Agirrek, eta Salburuko rokodromo berriarekin joerak berdin jarraitzea espero dute.

Orain urtebete sortutako ART kooperatiban koordinazio lanen arduraduna da Ander Agirre Dorronsoro. Arabako Rokodromoen Teknikarien talde honetan 9 lagun ari dira egun lanean eta, besteak beste, Gasteizko bi rokodromoen kudeaketa daramate. Urtebeteko ibilbidearen ostean oso balorazioa positiboa egiten dute, izan ere, umeen eta gazteen talde kopurua bikoiztu dute.

Gainera, beste eragile batzuekin lan egiteko aukera gehiago dituzte. Esate baterako, GEU elkartearekin eta GAUEKOAKekin elkarlanean gazteentzako hiru eguneko eskalada ikastaroa antolatu dute ekainean. Ikastaroa euskaraz izango da eta izena emateko GEU elkartearen atarian dago informazio gehiago.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide