Arabako anbulantzietako langileek euren "egoera larria" salatu dute berriro

Erredakzioa 2016ko mai. 16a, 13:23
Irudia: Manu Villarraso @villarraso

Arabako anbulantzietako langileek elkarretaratzea egin dute gaur goizean Osasun lurralde ordezkaritzaren aurrean.

Arabako anbulantzietako langileek elkarretaratzea egin dute gaur goizean Olagibel kalean kokatzen den Osasun lurralde ordezkaritzaren aurrean, jasaten ari diren "egoera larria" salatzeko. Erakunde publikoak azpikontratatuta dituen beste langileak ez bezala, estatu mailako hitzarmena dutela salatu dute anbulantzietan lan egiten duten behargin hauek. Egoera honi, "sektorean existitzen den ezegonkortasuna" gaineratu behar zaiola adierazi du ELA sindikatuak. 

Arabako langile hauek aspaldi ari dira greba mugagabea egiten, izaera autonomikoa duen hitzarmena eskatzeko. Langile hauek eurreko urteko irailean Eulen enpresak eta Larrialdiak-ek sortutako aldi baterako enpresa elkartean daude lanean.

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide