Frankismoaren krimenen kontrako kereila aurkeztuko du Arabak

Erredakzioa 2016ko api. 27a, 13:01

Erantzule "zuzen eta zeharkakoak" auziperatzeko eskatu dute Arabako Batzar Nagusiek.

 
 
Arabako instituzio nagusiek –Arabako Batzar Nagusietako mahaiak eta Foru Aldundiak– diktadura frankistak eragindako gizateriaren aurkako krimenak Gasteizko epaitegietara eramango ditu. Hala erabaki dute gaur Batzar Nagusiek, Frankismoaren Aurkako Kereilaren Euskal Plataformaren ekimenez, EH Bilduk eskaera egin eta gero. Ekinaldiak EAJ, EH Bildu, PSE eta Irabazi taldeen batzarkideen babesa izan du. Amnistiaren legeak nazioarteko zuzenbide printzipio orokorrak urratzen dituela azpimarratu eta Argentinan hasitako lanari bide emateko eskaera egin dute.
 
Salaketaz gainera, krimen horiek guztiak zein baldintzatan egin ziren zehaztu, nortzuk izan ziren erantzule zuzenak eta zeharkakoak jakin eta, hala badagokio, "horren inputazioa, auziperatzea, epaiketa eta zigorra" bideratu ditzan eskatu dute ekinaldi honen bitartez. "Ezinbestekoa da inpunitatearekin amaitzea, diktaduraren krimenak epaitu behar dira", defendatu du Kike Fernandez de Pinedok, Arabako EH Bilduko bozeramaileak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide