70 plaza gehiago eskainiko ditu Aldundiak Gizarte Ongizaterako sailean

Erredakzioa 2016ko api. 19a, 09:17

Orain plaza hauek eskaintzeko abian jarri nahi duen enplegurako eskaintza publikoa 2007an egin ez zena da.

 Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko (GOFE) zuzendaritzak proposamen bat egin die erakundeko negoziazio mahaiko kideei, hain zuzen, aurten bertan egin dadin 70 plazako enplegu publikoaren eskaintzaren deialdia, 2007an azkenean egin ez zen EPErako hitzartutako kategoria berberak hartuko dituena.

 EPEren deialdirako aldundiak egin duen proposamenean kategoria hauek sartu dira: administrariak, sukaldeko laguntzailea, sendagilea eta administrazio orokorreko teknikaria. Halaber, eskaintza publiko horren oinarri orokorrak eta espezifikoak negoziatzeko egutegia ezartzea ere proposatu du.
 
Uneko foru gobernuak, bertako profesionalei egonkortasuna ematea xede hartuta, aurten bertan ahalik eta EPErik zabalena deitzeko hartu duen konpromisoaren emaitza da proposamena. Gizarte Ongizatean 2004an adostutako EPEa ez zen guztiz gauzatu 2007an, hirugarren fasearen deialdia egitea aurreikusita bazegoen ere.
 
Orobat, mahai sektorialaren negoziazioan, GOFEko zuzendaritzak sindikatuei proposamen formala egin die 2016ko EPEa burutzen denean negoziatzen jarrai dezaten enplegu publikoaren beste eskaintza bat formalizatzeko, gizarte langile, erizain eta erizaintzako laguntzaile kategorietarako.
 

 

Erlazionatuak

70 plaza eskainiko ditu Aldundiak

Erredakzioa 2016 api 15 Araba

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide