Ekainaren 17 eta 18an Gasteizen ospatuko den Azkena Rock Festival jaialdiak aurtengo kartela itxi du, azken hiru talde baieztatu ondoren: Fields of the Nephilim, The Vintage Caravan eta Sumisión City Blues. Hiru talde hauek Primal Scream eta The Who kartelburuekin izango dira Gasteizko rock jaialdi honetan.
Horrekin batera, The Coup taldea ARFen eskaini behar zuen kontzertua bertan behera utzi duela iragarri dute antolatzaileek, hurrengo diskoa grabatu behar dutelako.