Alea FM 2016-04-05

Iñigo Larramendi eta Idoia Perez 2016ko api. 7a, 09:19

Apirileko lehenengo AleaFM irratsaioa ordu erdiko izan da, Euskal Herriko bizikleta itzulia zela eta.

HilabetERO umore atalean opor garai hauetan Euskal Herrian ospatzen den Aberri egunaren bertsio ezberdinen berri izan dugu. Ostean, Euskararen Oihana tartean, Iñaki Lazkanok apirilerako Oihaneder Euskararen Etxeak antolatu duen programaren errepasoa egin eta ostegun honetan izango den 'Kapulana bat zintzilik' emanaldiaren inguruan Miren Amuriza bertsolariarekin solasaldian aritu da. Amaitzeko, beti bezala, Euskararen Agendak biltzen dituenen laburpena.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide