Alea FM 2016-03-15

Ania Ibañez eta Saioa Fernandez de Arangiz 2016ko mar. 15a, 20:05

Gasteizko Arte eta Lanbide eskolan inauguratu duten erakusketa baten berri eman digu bertako irakasle den Koldo Mendazak. Bide batez, eskolaren egungo egoeraren laburpentxoa egin du Mendazak.

Ostean, Mikel Garaizabal enologoak ardoaren sekretuak argitu dizkigu, izan ere, aste honetan Gasteizko Mintzalagunekin batera ardo eta txakolina dastatzea antolatu du Aiztogile kaleko Errexala elkarte gastronomikoan.

Hamaika Saltsa atalean ostegunean aurkeztuko den 'Izan kolore, sé color' Gora Gasteiz mugimenduaren dokumentalaren zuzendariarekin, Beñat Fontanedarekin, hitz egiteko aukera izan dugu. Maialen Berasategirekin iritzi tartea izan dugu gero eta azkenik, beti bezala, Euskararen Agendan dauden hitzorduak komentatu ditugu.

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide