Lautadako AEK omenduko du aurten Araba Euskarazek

Erredakzioa 2016ko urt. 25a, 09:35

Argazkia: Araba Euskaraz

Aurtengo abestia eta ibilbidea ere aurkeztu zituen ostiralean Agurainen egin zen aurkezpenean.

Urtarrilaren 22an, ostiralean, Araba Euskaraz 2016 edizioaren aurkezpen ofiziala egin zen, Aguraingo Harresi aretoan. Bertan, orain arte egindako guztiaz gain, aurtengo ibilbidea eta omendua izango den Lautadako AEK aurkeztu eta abestia entzuteko aukera egon zen. Abestiaren izena Geroari begira da, baita 2016ko ekitaldiaren edizioaren leloa ere.

 

 

 

Araba Euskaraz 2016 edizioa Agurainen ospatuko da, ekainaren 19an, Lautada Ikastolak antotaluta.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago