Duela urtebete atera zen kalera Alea aldizkariaren lehenengo aldizkaria. Ordutik, hilero 1.800 pertsonek jaso dute bere etxean. Orain, bere urteurrenean, paperetik internetera salto egingo du Arabako euskarazko komunikabide bakarrak. Horretarako, Hirinetek eta Aleak bat egin eta Alea.eus atari berria aurkeztu dute.
Hainbat berezitasun izango ditu atariak: kuadrilla guztietako informazioa, euskarazko ekintza guztien agenda-informazioa eta komunitatea, arabarrek bertan bere edukiak elkarbanatu ahal izateko.
Modu honetan, Aleak Hirinet.net-en lekukoa hartuko du. 2012an urte sortu zen Hirinet, Geu elkartearen ekimenez eta, ordutik lau mila albiste baino gehiago eskaini dizkie gasteiztarrei euskaraz. Irratian ere, Hirinet FM irratsaioak Arabako gaurkotasuna euskaraz eraman du Radio Vitoriako uhinetara; aurrerantzean Alea FM saioak hartuko du ardura hori, asteartero 17:00etatik 18:00etara.
Asko izan dira Hirineteko webgunean eta irratsaioan borondatez kolaboratu duten pertsonak. Horiek guztiei, eta proiektu berrian ere bere alea jarri dutenei, bere esker ona eman nahi diete Hirinetek eta Aleak: