Montauk, GazteTalent 2015 irabazlea

hirinet 2015ko abe. 10a, 01:00

GazteTalent 2015 lehiaketaren lehenengo sariaren irabazlea Montauk taldea izan da, euskeraz aritzen den talde berria, rock intimista estiloan.

300 euroko diru sariarekin batera Jimmy Jazz aretoan ospea duen talde baten aurretik joko dute. Bigarren mailako sariak, berriz, Jazz Friend gaztetxoen jazz proposamenak eta Radiofobiaren rock klasikoak eskuratu zituzten. Talde hauek ere kontzertu bana eskainiko dute hiriko kultur programazioan.

 

GazteTalent lehiaketako epaimahaia osatu zuten Ivan Alonso kazetaria, Libe García de Cortazar eta Rakel Arnaiz musikaria eta Raul Choren Dospordos kolektiboko kideak taldeen maila handia goraipatu dute, baita proposamenen aniztasuna eta eszena gaineko indarra eta kemena ere.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide