Refused, 091 eta Daniel Romano Azkena Rock jaialdian izango dira

hirinet 2015ko abe. 7a, 01:00

Azkena Rock musika jaialdia ekainaren 17an eta 18an ospatuko da , ohi bezala, Gasteizko Mendizabala gunean.

 

Aurreko astean, Blackberry Smoke, Radio Birdman eta Buffalo Killers taldeak konfirmatu zituzten; eta orain, Refused, 091 eta Daniel Romano ere bertan egongo direla baieztatu dute Azkena Rock jaialdiko antolatzaileek.

 

Refused underground taldeak bere laugarren diskoa, Freedom, kaleratu du aurten, 15 urte ezer grabatu barik egon ondoren. Disko berri honekin kontzertuak ematera bueltatu dira, Azkena Rock jaialdia geltoki izanik.

 

091 Granadako taldea estatu mailako rock talde garrantzitsuenetako bat dela esan daiteke. 1982. urtean sortu zen eta 14 urtetako ibilbide musikalean 8 disko kaleratu dituzte, horietako bat The Clash talde britainiarreko Joe Strummerrek ekoiztua.

 

Daniel Romano kanadarrak honky-tonk, Americana, hillbilly eta folkaren arteko musika ekarriko digu, countryaren urrezko aroa gogora ekartzen dituzten maitasunez, erredentzioz eta zorte txarrez hitz egiten duten letrekin.

 

Azkena Rock Festival 2016erako sarrerak abenduaren 15ean salgai egongo dira.

 

Informazio gehiago: Azkena Rock Festival

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide