Maider Unda lehiaketara itzuli da

hirinet 2015ko urt. 30a, 01:00

Maider Unda, 2012ko Londreseko Joko Olinpikoetan brontzezko domina irabazi zuena, lehiaketara bueltatu da asteburu honetan izan den Pariseko Grand Prix-ean.

 

Borrokalari arabarrak 72 kilotako kategorian parte hartzen zuen baina, orain, hiru kilo argaltzen ez bada, 75 kilotako kategorian parte hartu beharko du. Hori dela eta, aipatutako bigarren kategorian lehiatzea erabaki du.  Horretaz gain, lehen, borrokaren denborak bi minutuko hiru partzial ziren, orain, aldiz, hiru minututako bi partzial dira.

 

Maider Undak entrenamendu gogorrak egin beharko ditu; Pariskeko Grand Prix eta gero, beste lehiaketa batzuetara joatea pentsatuta dauka, horien artean, Espainiako Txapelketara, Alemaniako Grand Prixera eta Bakuko Joku Europearretara, besteak beste.

 

 

 

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide