Udal igerilekuetan aritzen diren 15 sorosle langabeziara doazela salatu du LAB sindikatuak

Erabiltzailearen aurpegia Aritz Martinez de Luna 2014ko eka. 24a, 02:00

Gizarte etxeetako igerilekuetan lan egiten duten 15 soroslek lana galduko dutela salatu du LAB sindikatuak, “udalak abuztuan egin ohi dituen garbiketa eta mantentze lanak egiteko itxiera-aldia luzatuko duelako”.

 

Izan ere,  Abetxuku, Hegoalde, Iparralde, Lakua eta Aldabe gizarte etxeetako igerilekuen itxiera-aldia hilabete bat gehiagoz luzatzea agindu du Gasteizko udalak. “Horren eraginez, 15 sorosle uztailean zehar langabeziara joatera derrigortuta daude. Izan ere, zerbitzua kudeatzen duen azpikontratatutako enpresak suspentsiozko EEE batean sartu ditu”, adierazi du sindikatuak.

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide