Gaztelak Araba, Gipuzkoa eta Durangaldea konkistatu zitueneko 814.urteurrena ospatuko du Martin Ttipia kultur elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Aritz Martinez de Luna 2014ko eka. 24a, 02:00

Aurtengo ekainean, Gaztelak Araba, Gipuzkoa eta Durangaldea konkistatu zitueneko 814. urteurrena betetzen da; garai hartan, lurralde hauek Nafarroako Erresumaren parte ziren, haien erregea Antso VII.a Azkarra zelarik. Horrela eta bosgarren urtez jarraian, Martin Ttipia Kultur Elkarteak gertaera horiek oroitzeko ekitaldiak prestatzen ari da, Arabak eta Gasteizek Nafarroarekiko duen loturaren oroimen historikoa berreskuratzeko asmoz.

 

Datorren ekainaren 25ean, asteazkenean urtero ospatu ohi duten Herri Ekitaldia egingo dute.  19:30etatik aurrera izango da, Aldabe Gizarte Etxeko Areto Nagusian. “Martin Ttipia elkarteak bost urtez jardun duen lana oroitzeko aitzakia izango dela” azaldu dute antolatzaileek, baita “Nafarroako ideiaren inguruan hausnartzeko ere”. Horretarako, EHUko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuan Katedradun Juanjo Álvarezen zeinÁngel Rekaldeidazlea, soziologoa eta Nabarraldeko lehendakariaren laguntza izango dute.

 

Horrez gain, jai giroan hiri erdiko kaleetan barrena egingo dute kalejira ekainaren 29an, igandean. Eskoriatza-Eskibel Jauregitik aterako da eguerdiko 13.00etan eta ekitaldi batekin amaituko da 14.00etan, Aihotz plazaren sarreraren ondoan.

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide