Gasteizko udalerriko 45 herriak hirigunearekin lotuko dituen Bux zerbitzua martxan

hirinet 2013ko mai. 17a, 13:55

buxUdalak eskaeraren araberako garraio zerbitzua jarriko du abian ekainaren 1ean, Gasteizko udalerriko 45 kontzejuak hirigunearekin lotuko dituena. Bux izeneko zerbitzuak taxien antzera funtzionatuko du, baina autobusak baliatuz.

Zerbitzu berriko bidaia erreserbatzeko bide hauek erabil daitezke:

- 900 10 27 23 telefonoa

- www.vitoria-gasteiz.org/bux web-orria

- Smartphoneetarako aplikazio bat (Apple zein Android bertsioetan)


Zerbitzua aurreko eguneko 22:00ak arte erreserbatu ahalko da, bai eta egunean bertan ere, 30 minutu lehenagora arte. Bonu mota ezberdinak sortu dira, beharren arabera: Arrunta (10 bidaia, 15 eurotan), familia ugariena (0 bidaia, 12 eurotan, familia ugari bereziena (10 bidaia, 7,5 eurotan).

Oraingoz, tabako-dendetan salduko dira bonuak.

 


ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide