'Iñigo Cabacas. Crónica de una herida abierta’ dokumentala Gasteizen

hirinet 2013ko mai. 17a, 13:39

inigo-cabacas-dokumentala‘Iñigo Cabacas. Crónica de una herida abierta’ dokumentala Gasteizko Florida zinemetan izango da ikusgai datorren maiatzaren 20an, 20.15ean. Horrekin batera, Xuban Nafarrate gasteiztarrak jasandako erasoaren grabazioa ere proiektatuko dute eta ostean, tertulia egingo dute Iñigo Gogoan plataformak, Xuban Nafarrateren senideek eta Eskubideak Plazara! kolektiboak. Bertan, kasu bi hauen azken informazioak eskainiko dituzte.

Izan ere, Gasteizko Auzitegiko Fiskaltzak hamazazpi urteko espetxe zigor eskaera egin du Xuban Nafarrateri elkartasuna adierazteko elkarretaratze batean parte hartu zuten zazpi gazteren aurka. 2012ko martxoaren 29ko greba orokorrean larri zauritu zuten Nafarrate eta hurrengo egunean, elkarretaratzea egin zuten hainbat lagunek, gertaerak salatzeko, Andra Mari Zuriaren plazan, eta haien aurka oldartu zen Ertzaintza. Zehazki, Urte eta erdiko zigorra eskatu du haietako hirurentzat, bi urtetik gorakoa beste birentzat eta lau urtekoa azken bientzat.


Eskubideak Plazara!-k, M15 mugimenduak eta Nafarrate eta Cabacasen senideek egoera hau salatu dute eta datorren asteleheneko emanaldira gonbidatu dituzte gasteiztar guztiak. Gonbidapenak Hala Bedi Tabernan jaso daitezke. Lekuak mugatuak dira.

 

 


ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide