Ilan Papperen hitzaldia maiatzaren 14an, Euskal Herria-Palestina sareak antolatuta

hirinet 2013ko mai. 7a, 13:04

ilan pappe hitzaldiaEuskal Herria-Palestina Sareak Ilan Pappe irakaslearen hitzaldia antolatu du datorren maiatzaren 14an 19.30ean Aldabe gizarte-etxean. Pappe ‘Garbiketa etnikoa Palestinan’ liburuaren egilea, Haifan jaio zen, egungo Israeleko kostaldean, eta hango unibertsitatean Historia Katedraduna izan zen, harik eta 2006an, liburua argitaratutakoan, bere iritzien eta lanaren ondorioz, erbestera bultzatu zuten heriotza mehatxuak jaso zituen arte.

 

Egun Ingalaterrako Exeter Unibertsitatean ari da irakasle lanetan. Bere idazlan ugarietan Israelgo historia ofizialaren irakurketa kritikoa egiten du, zurruntasun historikoaren ikuspuntutik, eta akademikoaz gain, ekintzailetzat du bere burua. Gaur egun Israelgo Apartheid erregimenaren aurkako mugimenduaren erreferente nagusietakoa da mundu mailan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide