Arropa eta etxeko tresna txikiak jasotzeko 20 edukiontzi jarriko dira Gasteizen

hirinet 2013ko api. 8a, 10:07

ohial-hondakinen-edukiontziApiriletik aurrera gasteiztarrek edukiontzi berria ikusiko dute kaleetan. Krema koloreko ontzi berri honek oihal hondakinak, oinetakoak eta tresna elektriko eta elektroniko txikiak gaika bilduko ditu. Gasteizko Udaleko Ingurumen zinegotzi Idoia Garmendiak iragarri bezala, “edukiontzi berriarekin ingurumen eta gizarte helburuak beteko ditugu, erabiltzeko moduan dauden jantziak eta oinetakoak Gasteizko Cáritasera bidaliko baitira”.


Krema koloreko ontzi berriak 20 lekutan banatuko da, auzo guztietara hedatzeko asmoz, "auzokoek horrelako hondakinak botatzeko lekuak hurbilago izan ditzaten", esan du Garmendiak. "Eskuragarriago" egonik, 20 edukiontzi horiek "erosoagoak" izango dira, hondakin horiek orain arte Oto hiribideko eta Gardelegiko garbiguneetan baino ezin baitziren utzi.


REZIKLETA enpresari esleitu zaio oihal hondakinak, oinetakoak eta tresna elektriko eta elektroniko txikiak gaika biltzeko zerbitzua; edukiontziak jarri, bildu eta hondakinak kudeatzeaz arduratuko da enpresa.


Informazio gehiago: Edukiontzien kokapena

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide