Arabako Txakolinaren uzta berria

hirinet 2013ko mar. 15a, 12:44
arabako txakolinaren uzta berriaArabako Txakolina Jatorrizko Deiturak sekulako ekoizpen errekorra lortu du aurten, mahatsaren %45eko igoerarekin. Gainera, mahatsaren kalitatea bikaina dela adierazi du Arabako Txakolina Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzaileak (JDKA). Hego-haize ugariek mahastien osasuna bermatu dute eta erabakigarriak suertatu dira prozesu begetatiboan”, azaldu du.

Horrela, 2012ko mahats-bilketa 610.000 mahats kilokoa izan da eta mahats kopuru errekor honi esker, 600.000 botila inguru merkaturatuko dira. Arabako Txakolina JDk 100,73 hektarea ditu gaur egun eta den-denak ekoizten. Zortzi dira, egun, Arabako Txakolina JDren barne dauden upeltegiak.


Uzta berria aurkezteko bi dira antolatu dituzten ekintzak. Batetik, martxoaren 22an Txakolina berriaren aurkezpena izango da Kexaan (Araia). Bestetik, martxoaren 22an, uzta berria dastatzeko aukera izango dute gasteiztarrek, izan ere, Abastos plazan upeltegi guztien dastaketa egingo da. Gerturatzen direnek 2012ko uzta berriaren txakolina eta pintxo bat eskuratu ahal izango dute euro baten truke. Boilur eta Slow Food Arabaren laguntza berezia izango dute pintxoak prestatzeko.


Txakolin berriaren aurkezpena

Eguna: Martxoaren 22an, ostiralean

Ordua: 12:00etan

Lekua: Los Arcos de Quejana jatetxea, Kexaa (Aiara)


Upeltegi guztien dastaketa

Eguna: Martxoaren 23an, larunbatean

Ordua: 11:00etan

Lekua: Abastos plazan

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide