Aldundiak eta Udalak 3.600.000 euro baino gehiago bideratuko dituzte Baskonia eta Alavesentzat

hirinet 2013ko mar. 13a, 11:49
baskonia-eta-alaves

Arabako Foru Aldundiak zein Gasteizko Udalak Bakonia eta Alaves kirol talde profesionalak diruz hornitzen jarraitzen dute. 2013an 3.600.000 euro baino gehiago jasoko dituzte erakunde publikoetatik.

Arabako Foru Aldundiak, esaterako, guztira 2.865.000 euro bideratuko ditu. Alaves publizitate bidez babesteko,  1.300.000 euro, Baskoniak, berriz, 1.475.000 euro jasoko ditu. Saskibaloi Errege Kopak  90.000 euro jasoko ditu Aldunditik. 


Eta hau ez da dena, izan ere Foru Aldundiak 200.000 euro ordaintzen dizkio urtero Alavesi Izarrako kirol instalazioak erabiltzeko eta kredituetarako abal moduan. FAVAk gogoratu duenez Izarrako kirol instalazioak ez dira erabiltzen eta hondatuta daude.


Bestetik, Arabako Bizilagunen Elkarteetako Federazioak (FAVA) ezagutzera emandako datuen arabera Javier Marotok zuzentzen duen Udalak guztira 722.462 euro bideratuko ditu 2013an. Esaterako, Alaves publizitate bidez babesteko, 157.300 euro, Saski Baskonia publizitate bidez babesteko,  255.612 euro, Alaves Fundazioari diru-laguntza 111.100 euro, Baskonia Fundazioari diru-laguntza 113.750 euro eta  Saskibaloi Errege Kopara 84.700 euro.



Iturria: gasteizen.com

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide