Gasteizko 35. Maratoi erdia

hirinet 2012ko abe. 10a, 09:42

maratoierdiaIritsi da beste behin ere urteroko zita garrantzitsu eta ospetsua, igande honetan, hilak 16, ilusioz beteriko milaka korrikalari izango dira Mendizorrotzako irteera puntuan. Izan ere, antolatzaileen esanetan, aurten parte hartzaile errekorra espero dute 3600 lasterkariren zifrara iritsiz. Honela, korrikalari bakoitzak bere erronka propioa izango duen arren, batez ere Gasteizko kaleez, giroaz, kirolaz eta jendearen animoez gozatzeko egun paregabea da.

 

Modu honetan, igandean berokia eta eskularruak jantzi eta kalera irteteko eguna da, lasterkari guztiei animatu eta guztion artean gure hiriko karrikak betetzeko. Mota honetako lasterketak, ia denon etxe aurretik igarotzen direlarik, ez dago inolako aitzakiarik kalera ez ateratzeko.

Hona hemen lasterketaren ibilbidea:

 

mediamaratonvitoria_recorrido

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


www.fundacionestadio.com


Egilea: Mikel Villarrolain

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago