Zure altzoan sortuta
batzuk aspaldi bagaude,
oroitzapenak betiko
gogoan gordeta daude
alde zaharreko kaleetan
ene zenbat arratsalde !!
Baina hazten nintzen neurrian
handitzen zinen zeu ere,
handitasunak gogaitu
eta egin nuen alde,
Izarran egin nintzen ni
lasaitasunaren jabe,
orain zugana tarteka
itzuli ohi naiz herabe,
zugandik urrun bizi naiz
baina zutaz ahaztu gabe.
Alberto Martinez 'Beitto'
Doinua: Habanera
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.