Indarkeria matxistaren kontrako eguna azaroaren 25ean

hirinet 2012ko aza. 23a, 14:57

zintamoreaAzaroaren 25ean, igandean Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna ospatuko da. Besteak beste, Gasteizen honako ekintzak eta mobilizazioak egingo dira.

Beldur Barik! Ekimena, Artiumen

Berdinsarea udalerrien sareak abian jarri du Beldur Barik ekimena, neska-mutil gazteen artean berdintasuna, errespetua, autonomia eta askatasuna sustatzeko. Esparru horretan, zenbait lehiaketa, topaketa eta prestakuntza ekintza antolatu dira, neska-mutil gazteen jabekuntza prozesua indartzeko helburuarekin. Azaroaren 24an, larunbatean, Artium museoan

Puntu lilak banatzea

Azaroaren 19tik 25era arteko astean, Gizarte etxeetan, zenbait binilo elektrostatiko eskuragarri izango dira ohiko bizitzako zenbait lekutan eta ibilgailuetan jartzeko, gure konpromisoa eta emakumeekiko indarkeriaren aurkakotasuna adierazteko

Mobilizazioak

LAB sindikatuak egindako deialdia, eguerdiko 12:30etan Probintzia plazan izango da, ‘Indarkeria matxistaren aurrean feminismoa’ lelopean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago