‘Gazako sarraskia gelditzeko, Israeli boikot!’, elkarretaratzea

hirinet 2012ko aza. 21a, 09:04

palestina-kontzentrazioa

Euskal Herria- Palestina Sarea- Gutuna

 

 

Zoritxarrez beste behin ere Palestina eta zehazki Gazarren aurkako erasoak ez du etenik. Egunotan ehundik gora lagun erail ditu Israelgo estatu terroristak eta lur eraso baten zurrumurrua indarra hartzen ari da. Euskal jendartea eta nazioarteko eragile eta norbanakook ezin diogu bizkarra eman genozidio etengabe honi. Honegatik kalera ateratzeko unea da, palestinarren eskubideak aldarrikatu eta estatu sionista irmoki salatu  eta nazioarteko komunitatearen konplizitatea salatzekoa.

 

Zentzu  honetan ez dugu beste biderik Israelen aurkako BDS (Boikot Desinbertsio eta Zigor) ekimena indartu eta arloz arlo gauzatu baino. Presio eta borroka bidez lortuko dugu, behingoz giza eskubideak errespetatu eta zapalkuntza etengabearekin amaitu dezan sionismoak.

Noiz? Azaroaren 22an, ostegunean, 19:30ean.

Non? Gasteizko Posta Plazan.


Euskal Herria- Palestina Sarea

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide