Epamahai independiente batek aukeratutako 2011ko argazkirik onenak ikus daitezke bertan. Ohi denez, argazkiak azaltzeko kartel txikiak daude irudi bakoitzaren alboan, baina aurten, aurreko edizioetan ez bezala, soilik gazteleraz eta ingelesaz irakur daitezke zehaztasun hauek. Antza denez, aurten %83ko murrizketa jasan du ekimenak eta bi dira bakarrik eskainiko dituen erakusketak. Zalantzarik gabe, hondamendi honetan euskara erabat kaltetua izan da.
Irudiak: gasteizen.com