- AZAROAren 9an, ostiralean, 19.30ean MURGIAko gaztetxean
- AZAROAren 16an, ostiralean, 19.30ean ARAIAko gaztetxean
- AZAROAren 23an, ostiralean, 19.30ean LAUDIOko gaztetxean
Finala: AZAROAren 29an, ostegunean, 22.30ean GASTEIZKO GAZTETXEAN
Informazio gehiago: HEMEN
2002an Arabako Bertsozale Elkarteak eta Gasteizko Bagare Kultur Elkarteak bertsolari gazteak plazaratzeko Bertsotan BAGARE Sariketa martxan ipini zuten. Bost urtetan zehar sariketaren finalaren jokalekua Gasteizko Bagare elkarte ezaguna izan zen. 2007an Gasteizko Bagare elkartea desagertu ondoren Bagare Sariketa BERTXOKO Sariketa bihurtu zen, Hala Bedi irrati libreko bertsolaritzaren inguruko irratsaioaren izen berbera.
Geroztik, Arabako Bertsozale Elkartea eta Hala Bedi Irratiaren arteko lankidetzari esker martxan dago.