Parte hartzaileek beren burezurrak diseinatu eta/edo testu bat idatzi beharko dute eta azken hauek ARTIUMen «artearen beharra» aldarrikatuko duen manifestazio isil baten kide izango dira. Museoa zabalik egongo da zubiko egun guztietan eta proposamenean parte hartuko duten bisitariek «Zuk nahi duzuna» tarifa izango dute, hau da, beraiek erabakiko dute ordaindu ala ez eta zenbat. Horrez gain, ARTIUMek okasio horretarako diseinatu dituen elastikoetan beherapen bat izango dute. Gainera, familiarekin datozenek aztarna joko batean parte hartzeko aukera izango dute, eta beraientzat egokitutako materialak eta lanerako guneak izango dituzte. Horrela, txikienek ere museoa bisitatuz eta artearen eta kulturaren aldeko ekimenetan parte hatuz gozatu ahal izango dute.
Horrez gain, parte hartu nahi baina etorri ezin direnek, bere burezurra museo@artium.org helbidera edota ARTIUMen gizarte sareetara (#theneedforart @ArtiumVitoria) bidali ahal izango dute The Need for Art gaiarekin. Zentro-Museoak gizarte sareak gainezka bete nahi ditu eta bisitariek egingo dituzten irudiak eta testuak bilduko dituen liburuxka bat argitaratu.
Santu Guztien zubia. ARTEAREN BEHARRA
Zer? Grey Flag proiektuarekin loturiko jarduera
Noiz? Azaroaren 1etik, osteguna, 4ra, igandea 11:00etatik 21:00etara
Non? Artium zentro-museoan
Informazioa gehiago HEMEN