Aurtengo nobedadeen artean, nabarmentzekoa da Hara Ba! Gasteizko campuseko ikasleek hezkuntzari eta unibertsitateko ikasle mugimenduari buruz eginiko irratsaioa. Astelehenero izango dugu entzungai arratsaldeko zazpietatik zortzietara.
Bestalde, Jazz Aleak jazz musikari buruzko euskarazko irratsaioa ere aurkeztu nahi dugu, asteazkenero arratsaldeko hiruretatik lauretara.
Horrekin batera, La Malet (a) Fónica ere izango dugu, Hala Bedi irratiko kide beteranoen eskutik; musika irratsaio berezia izango da hau. Igandero 21etatik 22etara. Iazko apustuak ere bere horretan mantendu ditugu aurten. Horien artean, El Quid de la Cuestión eztabaida saioa izango dugu astelehenero, gaueko bederatzi eta erdietatik aurrera eta igandero hamaika eta erdietatik aurrera, gaurkotasun handiko gaiak landuko dituena. Irratiaren ibilbideari jarraiki, ahots ezberdinak entzun ahalko dira, beti ere gai ezberdinetan aditu direnen ahotsetan.
El Puente de Mostar irratsaioak bere ordutegiari eutsiko dio; igandeetan, goizeko hamaiketan eta ordu erdiko tartean, gaurkotasunari helduko diote Arabako gaixo mentalen elkarteko kideek. Elkartearen ekimenez sortutako irratsaioa da eta gaixoak errehabilitazioan eta jendarteratzean laguntzea du helburu.
Eta irratiko klasikoa: Suelta la Olla. Goizetako magazina ere egunero izango dugu entzungai, Eguzki (Iruñea), Tas-Tas (Bilbo) eta Hala Bedi (Araba) irratien eskutik.
Horiek guztiak eta gehiago entzun ahalko dituzue Gasteizko 107.4 frekuentzian, Errioxako 107.7an, Aiaraldeko 96.5ean eta, nola ez, guztien eskura www.halabedi.org webgunean.
Aipatutako irratsaioei buruz zein bestelakoei buruz elkarrizketarik nahi izanez gero edo informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitezte gurekin kontaktuan.
Harremanetarako:
Miryan Irastorza: 653 720 170