‘Guk’ dokumentala

hirinet 2012ko urr. 24a, 14:28

gukArgentinako Euskal Diasporak gaur egun, Euskal Herriko politikan duen paperari buruzko dokumentala da ‘Guk’. Nuria Vilalta gazte bilbotarrak egin zuen, eta Rio de la Platako bi aldeetan bizi diren euskal herritarren eta haien ondorengoen gorabeherak -zergatik utzi zuten sorterria, esate baterako- eta kultura ezagutzera ematen du. Bertakoen testigantzak ez ezik, irakasleenak, kazetarienak eta historialariak ere jaso dituzte. Dokumentala ‘road movie’ modukoa da; herriz herri eginiko bidaia ikusten da lanean.  Egilearen esanetan, filmak ez du bakarrik ikuspegi historikoa. "Gertatutakoa ezagutzera emateaz gain, dokumentalak hunkitu nahi du, eta xehetasunetan sakondu".

Guk’ dokumental independentea da, alegia, bolondres lanari esker eta ekoizpen etxe eta instituzioen diru laguntzarik gabe aurrera atera den proiektua. ´”Kontatzeko beharrak eta gure kezkak ikertzeko nahiek mugituak, gure poltsikotik dirua jarriz eta egiten dugunean sinesten dugulako gorpuztu dugu egitasmo hau. Profesionaletariko inork ez du haren lanagatik dirurik jaso”, dio egileak. Izan ere, inbertitutako dirua berreskuratu eta beraien lana, ekipoak eta grinak jarri zituzten profesionalei ordaindu ahal izateko, ekarpen ekonomikoak egiteko aukera planteatzen diete ikus-entzuleei. Horrela egitasmoak sortzen eta istorioak kontatzen jarraitu ahal izando dute.

 

Informazio gehiago HEMEN


{vimeo}51416935{/vimeo}

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide