Euskararen Nazioarteko Egunean 'Euskaraz bizi orain' musikala aurkezten dute Artepanek eta Hirinetek

hirinet 2012ko abe. 3a, 09:26

artepanbideoaAurtengo Euskararen Nazioarteko Eguna modu berezian ospatuko dute Artepanen. Horretarako musikal original zein dibertigarria sortu dute Hirinet-ekin elkarlanean.

Artepaneko langileak dira bideoaren protagonistak eta denda eta lantegietan egunero egiten duten lana jai giroan erakusten dute, Jon Daltonen “Euskaraz bizitzera goaz” kantua oinarri.

Urteak dira Artepanek lehengai naturalekin egindako kalitatezko produktuaz saltzen dituen moduan egun guztiak Euskararen Egunak izan daitezela lanean diharduela. Aipatzekoa da 2011tik Euskara Plana martxan duela Artez Euskara Zerbitzuaren bitartez.

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago