Magialdiak Gasteiz hiriburu magikoa bihurtuko du

hirinet 2012ko ira. 14a, 13:37

MagialdiaIrailaren 17tik 23ra bitartean, Gasteiz leku magikoa izango da, laugarren urtez Magialdiak hiriko txoko ezberdinak magoz, jokoz, trukuz eta ikuskizunez beteko baititu. Aurten ekimenak murrizketak jasan dituen arren, 70 dira programatu diren ekintzak. Gehienak dohainik izango dira eta Alde Zaharrean, erdigunean eta Gasteiz hiribidean kokatuko diren 21 eszenatoki ezberdinetan gauzatuko dira.

Batzuk kalean bertan izango dira, Angulema eta Parlamentua tranbia geltokietan, enparantza berrian edo erdiguneko hainbat dendetako erakusleihoetan, esaterako. Artium, Printzipal Antzokia, Txagorritxu, Bibat museoa, Dendaraba, Europa, Kordoi Etxea eta Ortzai Antzerki Laborategia izango dira magoen truku harrigarriak ez ezik, ikuskizunak, tailerrak, ibilbide magikoak, zine-zikloak edo argazki-lehiaketak eskainiko dituzten lekuak. Guztira, kontinente guztietako 400 mago inguru bilduko ditu jaialdiak aste honetan; 30 inguru euren magiarekin liluratuko dituzte gasteiztarrak, gainontzeko guztiak jardunaldi profesionaletan hartuko dute parte.


Programazioa eta informazio gehiago HEMEN

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide