Euskaltasunean lagun… Maitane Cuesta

hirinet 2012ko ira. 13a, 10:56

Maitane-Cuesta-EUSKALTASUNEHogeitabi urteko neska alaia eta berritsua da Maitane. Ikastolan ikasi zuen euskara eta euskalduntzen ari diren beste gazte batzuekin hasi zen iaz Gaztelagunean. Jende berria ezagutzeko eta euskara maila mantentzeko hurbildu zen Maitane eta aurten talde berean jarraitzeko asmoa du.

Noiz eta nola ikasi zenuen euskara?
Txikitan, ikastolan hasi nintzenean.

Noiz hasi zinen Gaztelagunean, zergatik?
Iaz hasi nintzen, nire lagunek ez dute euskaraz hitz egiten eta ideia ona iruditu zitzaidan dakidana ez ahazteko, giro ezinhobean gainera. 

Zer egiten duzue zuen taldean elkartzen zaretenean?
Ostegunero pintxo-pote ezberdinetara joaten gara, gehienetan Gorbea kaletik edo Alde Zaharretik.


Zer esango zenuke zure Gaztelagun kideen inguruan?
Oso jatorrak dira eta oso gustura nago beraiekin, nahiz eta gure artean zerikusi handirik ez izan.

Oporrak non eta zertarako?
Hondartzan, ezer ez egiteko.

Liburu bat?
El guardián entre el centeno .

Film bat?
Kill Bill.

Musika talde bat?
Extremoduro.

Zein ekintza kulturalean parte hartu duzu azkenaldian?
Doctor Deseoren kontzertua entzutera joan nintzen Hor Dago! tabernara eta Vital Kutxa Fundazioan dagoen “Made in USA” erakusketa ikusi nuen duela gutxi. 

Gasteizko txoko bat, zergatik?
Alde Zaharreko edozein leku, denetarik dagoelako eta oso polita iruditzen zaidalako.

Euskaraz bizi daiteke Gasteizen?
Nahi izanez gero bai, baina batzuetan zailegi ematen du. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide